‘How to with John Wilson’: Nola egin urteko telesail originalena

Zuzendaria: John Wilson Urtea: 2020- Herrialdea: AEB -Nola egin urteko telesail originalena- Nola egin urteko telesail originalena? Hasteko, youtuber batek bezala kamera eskuan eta atzetik off ahotsa jarrita, tutorialaren formatua hartu behar da abiapuntutzat (edo aitzakiatzat). Ikusleei azaldu behar zaie, esaterako, ardo ona nola bereizi, hirian aparkalekua nola aurkitu, edota pilak zer zaborrontzitara bota; gizarte garaikide honetan guztioi azaltzen zaizkigun duda ziztrin horiek nola argitu,

By |2022-01-04T09:57:43+02:005 urtarrila, 2022|

The White Lotus

'THE WHITE LOTUS' Zuzendaria: Mike White Urtea: 2021 Paradisuzko irla loratua, berde turkesaz bustitako itsas bazterrak, etxekotutako natura basatia, historiaurre garaira garamatzan flora erraldoia. Aloha, ongietorriak Hawai uharteen artxipelagora. Urrutira, eskua airean leunki agurra ematen, White Lotus (Loto Zuria) opor zentruko langile eta kudeatzaileak ditugu. Ongi etorriak bidaiariak, turistak, ongi etorriak, lehen mundu okzidental, kapitalismo berantiar postkolonialeko biztanle aberatsak, aloha, ongi etorriak. Ongi etorriak estres eta

By |2021-08-17T13:15:29+02:0017 abuztua, 2021|

Devs

Zuzendaria: Alex Garland Gidoia: Alex Garland Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Euskarria: HBO Denboraldiak: 1 Atalak: 8 Zoria urrezko kaxa batean gordetzen da. Ona ala txarra, bertan dago, etorkizuna, gordea, giltzapetua, eta dena dela gertatuko dena, zoria beti izango da zori. Alex Garlanden azken lanak etorkizun hurbil posible batera garama, eta, bertan, Amaya izeneko ziber teknologiaz arduratzen den makro konpainia izango dugu. Devse, konpainia honen departamendu puntakoena, garapen muturrekoenaz

By |2020-04-22T11:29:58+02:0017 apirila, 2020|

‘Parasite’ edo historia egitearen errelatoa

Bukatu da dagoeneko urtero-urtero zinemazaleak asaldatzen dituen sari-banaketa ekitaldien denboraldia, eta ohiko jarioari jarraiki, hemen da ziklo berriaren hasiera. Egunotan bere jardunean bete-betean dagoen Berlineko zinema jaialdia da A kategoriako zirkuituari hasiera ematen diona, eta irailean Donostia Zinemaldiarekin batera bukatu arte, nazioarteko ekoizpen garrantzitsuenei buruzko lehen iritziak ezagutzen joango gara pixkanaka-pixkanaka. Laster hasiko dira zinema kritikariak eta kazetariak 2020ko maisulanei buruz hitz egiten. Publizitate eta

By |2020-02-27T17:42:01+02:0028 otsaila, 2020|
Go to Top