Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketa jaio da
Telefono mugikorrekin sortutako film laburrak aurkezteko epea irailaren 12ra bitartean egongo da zabalik. Hiru minutu edo gutxiago irauten duten obrak izan behar dira, eta aukeratutakoek 6.000 eta 4.000 euroko bi sari jaso ditzakete, 71. Donostia Zinemaldiaren baitan.