Abian da 6. Piztu META! crowdfunding kanpaina

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren mikromezenasgo programaren seigarren deialdian hartuko dute parte 15 kultur proiektuk, eta atzo, irailak 29, zabaldu zuten crowdfunding kanpaina. Haietako bakoitzak jasotako euro bakoitzeko, Kultura Departamentuak beste euro bat emango dio, matchfunding sistemaren bidez. Orain arte 78 egitasmo finantzatu dira, 739.000 euro baino gehiagorekin.