Aurkeztu dituzte Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioko egoiliarrak

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares artistek garatuko dituzte beren zinema proiektuak Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioan. Iragarpenarekin batera, gainera, abiatu dute zinema-egonaldiaren hamar urteak ospatzeko atondu duten atzera begirakoa.

By |2025-01-27T10:44:50+02:0027 urtarrila, 2025|

26 artista hautatu dituzte Geuretik Sortuak deialdiaren lehen edizioan

16 ipuin, 5 antzezlan eta 5 film garatzeko egonaldiak eskainiko ditu Udalbiltzaren Geuretik Sortuak deialdiak aurtengo lehen edizioan. 26 artistaren lanak izango dira, eta haietako bakoitzak hiru aste inguru egingo ditu bere bizilekua ez den eta proiektuarekin bat egin duen udalerriren batean. Kulturaren alorreko izen ezagunek zein sortzaile berriagoek hartuko dute parte.

By |2021-04-30T13:11:30+02:0029 apirila, 2021|
Go to Top