Made in Spain sailak 19 film luze bilduko ditu Zinemaldian
Guztira hemeretzi film luzez osatuta egongo da Made in Spain, Donostia Zinemaldiko sail ez-lehiazkoa, urteko film espainiarren hautaketa bat biltzen duena. Horien artean bost mundu-estreinaldi gisa emango dira; gainerakoak, ordea, aurretik nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetatik igarotakoak ala estreinatu berriak dira.