Estreinaldiak: Martxoak 13

Las letras de Jordi Maider Fernandez Iriarte donostiarrak 51 urteko Jordirekin sortu duen harremana aztertuko du. Jordi garun-paralisiarekin jaio zen, eta kartoizko taula baten bidez komunikatzen dira biak. Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuen 21 urterekin, baina orain ez du haren presentzia sentitzen, eta bere hausnarketak konpartituko ditu Fernandez Iriarterekin. Donostia Zinemaldiko Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioan parte hartu zuen Fernandez Iriartek 2017an, eta bertan garatu zuen Las