‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala, sarean

Iñaki Alforja iruindarrak Lakuntzan ospatu zuten Hatortxu Rock elkartasun jaialdiari buruzko dokumentala errodatu zuen 2017an, jaialdia aurrera eramateko beharrezko izan zen auzolanean aritutako 20 lagunen istorioak bilduz. Bizi dugun konfinamendua eramangarriago egin, eta 237 herritarren itxialdi luzeago horretara gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible (2017) lana.