Hator Hator Horror Fest zinema jaialdia gaur hasiko dute, Azpeitian

Gaur bertan ekingo diote, Azpeitian, Hator Hator Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asteburuari. Igandera bitartean, hainbat film labur eta luze pantailaratuko dituzte Soreasu Antzokian. Sarrera indibidualak zein lan guztiak ikusteko aukera eskaintzen duen bonua online daude eskuragarri.