Iragarri dituzte 7. Ikusmira Berriak deialdian hautatutako proiektuak

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatzen duten Ikusmira Berriak proiektuak garatzera bideratutako egonaldi-programaren zazpigarren edizioan parte hartuko duten bost proiektuen berri eman dute. Iazko deialdiarekin alderatuta, % 220 hazi da jasotako proiektu kopurua.