Estreinaldiak: Abenduak 18

Ipuin-herriko berriak Quartier eta Moller zuzendarien proposamen berrienak Ipuin-herri izeneko bizileku bereziko animaliak ditu protagonista. Bertan, goizero-goizero, zuhaitzera igo eta egunkariko albisteak irakurtzen dizkie hontz jaunak auzokideei. Istorio zoragarri bezain dibertigarriak izan ohi ditu hizpide, bereziki, biztanleei jazotakoak eta haien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioak; zikoinak, beleak, untxiak, azeriak, otsoak, hartzak eta gainerako kideek, iritzi ezberdinak izan arren, talde polita osatu eta elkar zaintzen dute.