‘Hasieratik. Zinema feministaren historiak’ zikloaren azken saioa, Tabakaleran
Fifi howls from Happiness (Mitra Farahani, 2013) filma aurkeztuko du Tamara Lucarini zinemagileak, abenduaren 7an. 19:00etan abiatuko dute emanaldia.
Fifi howls from Happiness (Mitra Farahani, 2013) filma aurkeztuko du Tamara Lucarini zinemagileak, abenduaren 7an. 19:00etan abiatuko dute emanaldia.
Artiumek – Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko zikloaren azken emanaldia hartuko du igandean, ekainaren 4an, 18:00etatik aurrera. Censor (Prano Bailey-Bond, 2021) filma pantailaratuko da, eta Andrea Sanchez zinemagileak aurkeztuko du.
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa eta Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloa bueltan dira. Gainera, Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, film bana proposatuko dute hilero, eta Z aretoan Irati Gorostidik eta Mirari Echevarrik ondutako San Simón 62 film laburra egongo da ikusgai.
Lur Olaizolak, Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzaile eta zinema-zuzendariak gidatutako saio berezi batek emango dio amaiera Gasteizko Artium Museoan ospatu duten zinema feminista zikloari. Datorren igandean, ekainaren 5ean, egingo dute saioa, 18:00etatik aurrera.
Helena Lumbreras, Pat Murphy, Claudia von Alemann zuzendarien zinemagintzari eskainitako saioak izango dira Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak zikloak hartuko dituen hurrengoak. Apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean egingo dituzte emanaldiak, Gasteizko Artium Museoaren emanaldi aretoan.
Artium Arte Garaikidearen Gasteizko Euskal Zentro-Museoak iaz antolatu zuen aurrenekoz, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanean, Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko emanaldi sorta, eta pandemia tarteko, hainbat aldaketa egin behar izan zituzten arren, programatutako saio guztiak eskaintzea lortu zuten. Bada, apirilaren 10ean, larunbata, hasi eta urtea amaitu arte (udako oporraldian geldialdia eginda), zikloaren bigarren edizioa eskainiko dute.
Ba al dakizue Alice Guy izan zela, 1896. urtean, zinemaren historiako fikziozko lehen filmaren sortzailea? Hori eta zinema feministaren historia osatzen duten beste hainbat datu ezagutaraziko ditu Ingrid Guardiola irakasle, errealizadore eta kultura-ikertzaileak, #TabakaleraEtxean traolaren bidez, Donostiako zentroak zabaldutako hitzaldian.
Barbara Lodenen Wanda (1971) obra proiektatuko dute gaur Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, ‘Hasieratik. Zinema feministaren historiak’ zikloaren parte. Honen aurretik, Sra. Polaroiskaren No hay nada más moderno que envejecer (2018) film laburra izango da ikusgai. saioa 19:00etan hasiko da.