Zinema feministaren historia errepasatuko dute Artiumen
Artium Arte Garaikidearen Gasteizko Euskal Zentro Museoan Hasieratik. Zinema Feministaren Historia zinema zikloa eskainiko dute urte bukaera bitartean. Martxoaren 7an hasita, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean, saio bana egingo dute “kanonetatik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak eta beraien pelikulak” ezagutzeko ibilbide bat proposatuz. Saio guztiak Emanaldi aretoan izango dira, 18:30ean, eta aurretik gonbidatu berezi batek filma aurkeztuko du.