Abian da 2019ko Mendi Tour zikloa
Datozen bi ostiraletan, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean, Zangozan egingo dituzten emanaldi bikoitzek zabalduko dute 2019ko Mendi Tour zirkuitu ibiltaria. Egitaraua guztiz itxita ez dagoela ohartarazi badute ere, 18 emanaldi inguru programatuko dituen egitaraua aurkeztu dute.