‘Harria eta Zerua’ ikus-entzunezko instalazioa, Bilboko Arte Ederretan

Bilboko Arte Ederren Museoak Victor Erice zinegile eta artista bizkaitarraren ‘Harria eta Zerua’ ikus-entzunezko instalazioa berreskuratu du. Koronabirusaren krisiaren eraginez, egoitza itxita egon da martxoaz geroztik baina Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako malgutze-planak ahalbidetuta ekainaren 1ean berrireki zituen ateak, itxiera garaian zeukan egitaraua berrartuz.