Bi euskal film lehiatuko dira 23. Fant jaialdiko Sail Ofizialean

Iaz Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskaini zuten Roberto San Sebastiánen La noche del virgen (2016) eta Sitgesko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian izan zen Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal (2016) beldurrezko ekoizpenak Bilboko Zinema Fantastikoaren 23. Fant Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, AEBtako, Mexikoko, Kanadako, Hego Koreako eta Finlandiako filmen aurka, besteak beste. Film laburren kategorian, gainera, 21 laburretik 11 euskal ekoizpenak izango dira.

By |2017-04-25T11:13:40+02:0010 apirila, 2017|

Bi euskal film lehiatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

27. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra luzatuko da, eta sekula baino egitarau zabalagoa izango du, emanaldietatik haratago. Gainera, bi euskal film lehiatuko dira sail ofizialean: Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal eta Roberto San Sebastiánen La noche del virgen.

By |2016-10-31T16:49:01+02:0020 urria, 2016|

Hiru euskal film Sitgesko 49. Zinema Fantastikoaren Jaialdian

Fantasia eta beldurrezko generoei eskainitako nazioarteko jaialdi ezaguna da urtero urri partean Sitgesen (Herrialde Katalanak) egiten dutena. Aurtengo 49. edizioa urriaren 7tik 16ra luzatuko da, eta dozenaka filmen artean, euskal zuzendariek eramandako hainbat proiektu ere izango dira ikusgai egitarau zabalean, hala nola, Haritz Zubillaga, Borja Cobeaga eta Asier Abioren lanak.

By |2016-10-11T15:41:26+02:0030 iraila, 2016|

Aitor Mazok, Juan Ruiz Anchikak eta Aki Kaurismäkik jasoko dute Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldi saria

Azaroaren 13tik 20ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 57. Zinemaldia. 65 filmek hartuko dute parte Sail Ofizialean, eta horietatik zazpi euskal zinegileek egindakoak izango dira. Aurtengoan, hiru Ohorezko Mikeldi sari banatuko dituzte: Juan Ruiz Anchía zine argazkilari bilbotarrari, maiatzean desagertu zen Aitor Mazo antzezleari eta Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari.

By |2015-11-10T10:46:10+02:0029 urria, 2015|

Gaur abiatuko dira ‘Kimuak Eta…’ emanaldiak Bartzelonan

http://youtu.be/yBRplJbp08Q Sei emanaldi, sei hiri, bederatzi zuzendari, 21 lan. Horiexek Kimuak Euskadiko Film Laburrak programak antolatutako Kimuak Eta… saioen zifrak. Lehen emanaldia gaur izango da, abenduak 2, Bartzelonako Euskal Etxea kultur elkartean; bertan Telmo Esnal zarauztarraren hiru film labur izango dira ikusgai 20:00etatik aurrera, doan.

By |2015-08-27T11:18:56+02:002 abendua, 2014|
Go to Top