Kresala Zineklubak denboraldiko azken filmak iragarri ditu
Donostiako Kresala Zineklubak, datorren denboraldian ospatuko duten zineklubaren 50. urteurrenaren aurretik, denboraldiko azken emanaldi sorta egingo du ekainean. Hiru film izango dira ikusgai, lehena, Wong Kar Wai zinemagileari eskainitako atzera begirako zikloko azken lana: Happy Together (1997).