‘Zinemako musikarik onena’ ikuskizuna, Donostian

John Williams eta Hans Zimmer konpositoreen obra oinarri, zinemagintzaren historiako soinu banda ederrenetarikoak entzuteko aukera izango da martxoaren 23an, Donostiako Victoria Eugenia Aretoak hartuko duen ikuskizunean. Sarreren salmenta abiatu dute jada.