‘A WHOLE LIFE’: Gizona bere bakardadean

Zuzendaria: Hans Steinbichler Urtea: 2023 Herrialdea: Austria – Alemania Bernardo Atxagaren testuarekin zerikusirik ez badu ere, ezin hobeto deskribatuko luke ‘Gizona bere bakardadean’ esamoldeak jatorri suitzarreko Hans Steinbichler zinemagile alemaniarraren film berriena. XX. mende osoa zeharkatzen duen istorioa dakar EIN GANZES LEBEN / A WHOLE LIFE-k, Andreas Eggerren bizitza tragikoa; Robert Seethalerren izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Margolari inpresionisten herentzia zinema hizkuntzara ekarriz, gizakia eta