‘Handia’ filmari eskainitako erakusketa bat jasoko du Igartubeiti baserriak
#Handia13… argiak, kamara eta akzioa! erakusketa inauguratu zuten iragan martxoaren 22an, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoan. Handia filmaren errodajerako erabilitako espazio desberdinak erakusteaz gainera, filmaziotik aukeratutako 13 argazkiren bidez ezagutu ahal izago dute bisitariek XIX.mendeko erraldoiaren istorioa.