Ez da kasualitatea, euskal zinemak badu kalitatea
“Diskurtso berriak, eztabaida puntu ezezagunak ekarri izanak ematen dio balioa gure zinemagintzari”. Iratxe Fresneda kazetari, ikerlari, irakasle eta zinegilearen adierazpena izan zen euskal zinemagintzaren egoera, ezaugarriak eta lorpenak pixkanaka harilkatzeko abiapuntua, eta ondorengo ordu eta erdian, dozena bat gogoeta eta ikuspegi partekatu zituzten Santi Leoné, Angel Aldarondo, Amaia Serrulla, Zigor Etxebeste eta Fresnedak berak.