Euroeskualdeko animazioa saria eskura dezake ‘Ikusezinak’ lanak

Iruñeko NEXT LAB FINANCE & TECH jaialdiaren baitan, Euroeskualdeko hiru lurraldeetan ondutako animaziozko sei proiektu aurkeztuko dituzte ekainaren 28an; irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Bakarra da euskarazkoa, Imanol Zinkunegik zuzendu eta Lotura Filmsek ekoiztutako film laburra, hain zuzen ere.