Udan zinemaz gozatzeko aukera, Golem aretoetan

Uztailaren 9etik irailaren 3ra bitartean udako zikloa egingo dute Bilboko Golem zinemetan. Jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte filmak, eta sarrera bakoitzak 5 euro balio ditu (4,80 euro online erosiz gero). Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan, aldiz, zikloa abuztuaren 28an bukatuko dute.