EH Bilduk hamar urteko ibilbidea biltzen duen dokumentala aurkeztu du

Apirilaren 3an estreinatuko dute Iruñean EH Bilduren ibilbidea jasotzen duen Hamar urte baino ez dokumentala, eta ondorengo asteetan Donostian, Gasteizen eta Bilbon egingo dituzte emanaldiak. Koalizioaren historian zeresana izan duten 26 lagun elkarrizketatu dituzte, eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratu da produkzioaz.