Zurriolako Butaka: Irailak 23

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekingo diogu ZURRIOLAKO BUTAKA programaren saio-sorta berriari. Gaurko saioari dagokionez, Caminho Longe dokumentala izango dute hizpide Tessa Andonegi aurkezleak eta Txaber Larreategi filmaren zuzendarietako batek. Horrez gain, Non dago Mikel? filmaren ingurukoak aztertuko ditu Martxelo Otamendik; eta, amaitzeko, Juan Mari Arzaken

By |2023-02-01T17:05:29+02:0023 iraila, 2020|

Zurriolako Butaka saioari buruz, Behatokiaren 2019ko bilduman

Behategiak ‘Euskal Hedabideen Urtekaria 2019’ bilduma argitaratu berri du, eta besteak beste, bertan irakur daiteke 67. Donostia Zinemaldiaren baitan BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta ZINEA.eus atariko kideok elkarlanean prestatutako 2019ko Zurriolako Butaka telebista saioari buruzko artikulua. BERRIAko Urtzi Urkizu Adrianek idatzi du, «Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko» izenburupean.

By |2022-08-29T13:01:06+02:0031 uztaila, 2020|

Aurten ere, ‘Zurriolako butaka’ 

Zortzigarren urtez, Zinemaldiaren jarraipen zorrotza egingo dugu euskarazko sei komunikabidek sortutako ZURRIOLAKO BUTAKA telebista saioaren bidez. Anabel Arraiza aurkezlearen gidaritzapean, elkarrekin arituko gara BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta Zinea.eus-eko kideok.

By |2022-08-29T13:14:44+02:003 iraila, 2019|

Bigarrenez, Zurriolako Butaka saioan izango gara

Ostiraletik aurrera, 65. Donostia Zinemaldian parte hartuko duten euskal ekoizpenen jarraipen zorrotza egingo du Zurriolako Butaka saioak. 11:00etan hasi eta ordubetez, euskal industriako profestionalak eta adituak elkarrizketatuko ditu Inaxio Esnaola aurkezleak. Berria egunkaria, Hamaika telebista, Gaztezulo aldizkaria, Irutxuloko Hitza astekaria eta Zinea albistari digitala gaude proiektuaren atzean, eta streaming bidez emango dugu saioa atarian bertan.

By |2017-09-22T20:45:36+02:0019 iraila, 2017|
Go to Top