Urriko egitaraua argitu du Kresala Zineklubak, zinez berezia

Zinemaren Festa eta Hispanitatearen Egunaren bezpera direla eta, urriaren 4an eta 11n ez da saiorik izango. Aldiz, gogotsu bueltatuko dira hilaren 18an eta 25ean. Zineklubaren lehenengo proiekzioa egin zutenetik 50 urte pasa direla ospatzeko, gainera, hilaren 19an Antzoki Zaharrean bilduko dira jai-giroan.