Bost film luze eta laburren antologia bat, Filmazpit katalogora
2021. urteko eskaintza berriari bide eman dio jada Filmazpit katalogoak, eta dokumental bat, bi animaziozko film, bi drama sozial eta beldurrezko film laburren bilduma bat gehitu ditu eskaintzen liburuskara. Aurrerantzean, interesa duen ororentzat izango dira filmak eskuragarri, kosturik gabe proiekzioak antolatzeko.