Kritika: ‘Soy una tumba’ / ‘New York after rain’

SOY UNA TUMBA Zuzendaria: Khris Cembe Urtea: 2018 Herrialdea: Espainia Madrilen jaiotako baina Cangas do Morrazon hazitako Khris Cembek bere bigarren film laburrarekin Goya sarietarako izendapen bat lortu du aurten, eta Clermont-Ferranden ospatzen den film laburren nazioarteko zinemaldian parte hartu du ere. Galizian errotutakoa, kontrabandoan oinarritu du Soy una tumba, baina batez ere haur baten susperraldiaz aritzen da. Hasieratik ikusiko ditugu bi protagonistak, haur txiki