‘Altsasu, gau hura’ eta ‘Haiek eta gu’ filmak, Kanalduden
Dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berri bat atondu du Kanaldudek, Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebistak, irailaren 21ean. Altsasu, gau hura (2021) eta Haiek eta gu (2022) dokumentalak izango dira ikusgai, 20:00etatik aurrera, Dokumental Gaua deiturikoan.