‘Zinema eta dantza’ saioa eskainiko du Nafarroako Filmotekak ekainaren 18an

https://youtu.be/uDbtXk7r2wc Datorren hilaren 18an, Nafarroako Filmotekak Zinema eta dantza izenburupean proiekzio bikoitza egingo du. Alde batetik, Mikel Subiza zuzendari nafarraren Habitar (2013) izango da ikusgai, eta bestetik, Iñaki Sagastume ekoizle nafarraren Homing (2014). Emanaldia 20:00etan hasiko da. Habitar lanak (goian trailerra) eskulturaren eta dantzaren arteko loturaren inguruan hausnarketa egiten du, Eduardo Chillidaren obra abiapuntutzat hartuta. Subizaren hitzetan, "espaziorik gabeko lekuen osotasunak kezka sortzen du; leku horietan