‘Amama’ filmaren emanaldiarekin hasiko dituzte 140. urteurreneko ospakizunak Habanako Euskal Etxean
Uztailaren 8tik 16ra luzatuko dira Habanako, Kuba, Euskal Etxearen 140. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Lehen egunean Asier Altunaren Amama filma eskainiko dute, eta ondorengo egunetan beste hiru euskal lan izango dira ikusgai.