Erabakiak ongi ulertzeko

Iruñeko Udalak publizitate instituzionala banatzeko irizpideak aldatu ditu euskarazko komunikabideak baztertzeko helburuz eta berriki ikusi dugunez, ez du bidegabekeria hori zuzentzeko inolako asmorik. Aitzitik, aurten ere bide beretik jo du, besteak beste, neurri hori politika orokorrago baten parte delako. Hizkuntza eskubideen deklarazio unibertsalaren 36. artikuluaren arabera “Hizkuntza komunitate orok eskubidea du behar diren bitarteko pertsonal eta material guztiak eskura izateko, eta, horren bitartez, bere hizkuntzaren