Badator Hazparneko 6. Zinegin jaialdia!
Azaroaren 16tik 19ra, azken urteotako euskal ekoizpen interesgarrienak bilduko dituen Hazparneko Zinegin jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute. Arrazoi komertzialengatik, ezingo dituzte urteko film ezagunenak ekarri, baina dokumentalen, animaziozko lanen eta fikzioen eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da beste behin ere.