Buster Keaton oroituko du Filmategiaren denboraldi berriak
Buster Keaton izango da protagonista Euskadiko Filmategiak apiriletik ekainera antolaturiko emanaldi sortan. Izan ere, Cineteca di Bolognak zaharberrituriko zinemagile estatubatuarraren filmak izango dira programazioaren ardatz nagusia, haren inguruko dokumental baten estreinaldiarekin batera.