‘20.000 especies de abejas’ nagusi, Malagan

Martxoaren 10etik 19ra bitartean ospatu dute Malagako Zinema Jaialdiaren 26. edizioa, eta ekoizpen euskal herritarrek zortzi errekonozimendu lortu dituzte guztira, tartean, ekitaldiko sari nagusia. Estibaliz Urresolaren opera primak lortu du Urrezko Biznaga, eta besteak beste, Cinema Cocina sailean, Beñat Gereka Bikuñak zuzendutako Itsasoak pizten gaitu dokumentala gailendu da.