‘Bost teilatu’ film laburren bilduma ikusgai, Amasa-Villabonan
Bost teilatu film laburren bilduma Amasa-Villabonan pantailaratuko dute gaur. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Gurea Antzokian, eta Leire Egañak, Erlojupekoa piezaren zuzendariak aurkeztuko du Geuretik Sortuak kultur proiektuaren emaitza den lana. Datozen egun eta asteetako hitzorduak ere baieztatu dituzte.