‘La vida padre’ eta ‘Cinco lobitos’ aitortuko dituzte 71SSIFFen baitan

EZAE Euskadiko zinema-aretoen elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikus-entzule gehien erakarri dituen filma sarituko du, urtero legez. Aldiz, iaz jaiotako GURE ZINEMA ekimenak bere garaikur propioa banatuko du, aurrenekoz. Sari-banaketa ekitaldia bihar (hilak 23) izango da, Kursaal jauregiko prentsa aretoan.