Josu Martinez: “Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira”

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Gure Sol Lekua (André Madre, 1956) euskaraz egindako lehen filmaren inguruan ardaztu zuen 2014an bere doktoretza tesia, eta hala aitortu digu: “Orduan ohartu nintzen izugarrizko ezjakintasuna geneukala gure historiaz. Nik ikerketa hartan ezezagunak ziren gauza asko topatu nituen bezala, gauza asko geratzen dira oraindik ere ikertzeko”. Hasitako bide horri jarraiki, orain arte