‘Gure oroitzapenak’ lan kolektiboa, gaur Donostiako Egia auzoan

Egiako Kultur Etxean zineforuma egingo dute gaur, abenduak 10, eta Joseba Sarrionandia idazlearen narrazioetan oinarritutako hamabi zinemagileren proposamenak biltzen dituen Gure oroitzapenak film kolektiboa eskainiko dute 18:45ean. Lan horietako baten zuzendari Mireia Gabilondok hartuko du parte solasaldian.

By |2020-12-10T12:39:32+02:0010 abendua, 2020|

‘Ama’ film laburra hedatuko du Kanaldude telebistak Nahieran

Kanaldude telebistak Josu Martinez zuzendari bizkaitarraren Ama (2018) film laburra denon eskura jarriko du gaur bere Nahieran zerbitzuan. 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai, bi astez. Koronabirusaren krisiak eragindako itxialdi egoerari aurre egiteko osatu duten programazio bereziaren baitan adostutako eskaintza da.

By |2020-04-03T16:13:39+02:003 apirila, 2020|

Lutxo Egia eta Mikel Arredondo: ‘”Filmak beste artista batzuen ikuspegia gehitu dio Sarrionandiaren lanari”

Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren literaturan oinarritutako film luze kolektiboa, errodatu zuten 2018an Euskal Herriko hainbat zinegilek. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu zuten filma, iragan udazkenean, eta hamaika txokotan aurkeztu dute ordutik. Baina zer dakigu filmaren inguruan? Non du jatorria? Nolakoak izan dira proiektuaren kudeaketa eta errodaje prozesuak? Jaso dute Sarrionandia beraren feedback-ik?

By |2019-05-17T16:39:47+02:007 urtarrila, 2019|

Badator DA, badator Irudienea!

Abenduaren 5etik 9ra luzatuko den 53. Durangoko Azokaren edukien aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ezagutarazten ari dira egunotan ekitaldiaren arduradunak.  Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunea aletuko dugu guk, dozenatik gora lan ikusi ahal izango baititugu bertan. Hilaren 6an, gainera, Animazioa Euskal Herrian:  Zer gertatzen ari da? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok.

By |2018-11-28T14:18:39+02:0028 azaroa, 2018|

Kritika: ‘Gure Oroitzapenak’

Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna Iza, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Machado Quintela, Maialen Sarasua. Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria –Gauzak kontatzeke daude, dena kontatzeko dago (Joseba Sarrionandia, 2018ko urriak 12)– Zineman askotan ikusi ditugu idazle desberdinen hitzetan oinarrituriko irudiak, eta horietako batzuk elkartuz, egile horren begiradara edo unibertsora hurbildu gara. Hor

By |2018-10-24T10:13:53+02:0024 urria, 2018|
Go to Top