Manuel Ynchaustiren 189 film berreskuratu dituzte ‘Gure irudi galduak’ proiektuaren baitan

Manuel Ynchausti euskal ekintzailearen 189 film berreskuratu eta digitalizatu ditu Euskadiko Filmategiak ‘Gure irudi galduak’ proiektuaren baitan. Familiak Uztaritzeko (Lapurdi) Intxausti-Baitha etxean gordeta zituen 1920ko hamarkadaz geroztik lanak, eta Ynchaustik eta haren seme-alabek filmatutakoak dira.