Ekoizpen euskal herritarrak CinemaAttic plataforman ikusgai

Proiektuaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, eta koronabirusaren krisialdiaren eraginez ezarritako osasun-larrialdi egoera aprobetxatuz, Erresuma Batuan zinema espainiar independentea hedatzeko intentzioz sortutako CinemaAttic plataformak eta Cervantes Institutuak CinemAttic Cuarentena | 90 cortos españoles esenciales de la última década egitasmoa jarri dute martxan. Astero-astero film laburrak ari dira ikusgai jartzen, eta tartean ekoizpen euskal herritarrak ere badaude.

By |2020-05-05T11:53:04+02:005 maiatza, 2020|

Euskal zinemagintzaren mendea: MAIALEN GOÑI

2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta banako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak? Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Gogoratu film bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera duzuela izenburuan klik

By |2019-12-27T10:46:50+02:0027 abendua, 2019|

Euskal zinemari eskainitako zikloa, egunotan Frankfurten

Etxepare Euskal Institutuak eta Alemaniako Zinema Institutuak elkarlanean, euskal zinemari eskainitako zikloa programatu dute egunotan Frankfurteko Film Museum-en. Orotara zortzi euskal film, luze zein labur, eskainiko dituzte uztailean zehar. Gaur bertan, uztailak 18, Montxo Armendarizen 27 ordu (1986) eta Ageda Kopla Taldearen Beti Bezperako Koplak (2016) eskainiko dituzte.

By |2017-07-28T09:49:30+02:0018 uztaila, 2017|

Hainbat euskal zinegile eta film saritu dituzte Malagako Zinemaldian

Las Chicas de Pasaik bikoaren Gure Hormek film laburra, Pascal Gaigne musikaria, David Arratibel zinegilea, Lander Camareroren Nuestro viejo (y el mar) fikziozko film laburra, eta Nagore Eceizaren Fifty rupees only laburra. Malagako zinema jaialdiaren 20. edizioak euskal zinemagintza goraipatu du asteburuan egin duten sari-banaketa ekitaldian.

By |2017-04-05T08:25:17+02:0028 martxoa, 2017|

Cortada jaialdiaren 20. edizioa, egunotan Gasteizen

Gasteizko Film Laburren Jaialdia da Cortada, 1997az geroztik, formatu txikiko istorioei, orokorrean, eta euskarazko lanei, bereziki, tartea egiten diena, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ekinemez. Aurtengo edizioa, jaialdiaren hogeigarrena, atzo, azaroak 29, abiatu zuten, eta hilaren 3ra bitarte, 98 lan lehiatuko dira orotara. Gasteizko Letren Fakultatean izango dira emanaldiak.

By |2016-12-09T12:32:11+02:0030 azaroa, 2016|

Maria Elorza eta Maider Fernandezen ‘Gure Hormek’ lanak eskuratu du Zinebi jaialdiko Euskal Zinearen saria

Joana Pimienta zinegile portugaldarraren Um campo de aviaçao film labur dokumentalak jasoko du 58. Zinebi jaialdiko sari nagusia gaur iluntzean Bilbon egingo duten sari-banaketa ekitaldian. Eszenatoki gainean izango dira, baita ere, Maider Fernandez eta Maria Elorza, Gure Hormek filmari esker Euskal Zinearen saria eskuratu baitute.

By |2016-12-01T18:46:18+02:0025 azaroa, 2016|
Go to Top