AUKERA mentoretza programako hautatutako proiektuak
(H)emen – Ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkarteak aditzera eman ditu AUKERA mentoretza programan parte-hartuko duten proiektu hautatuak. Gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen prestakuntza intentsiboa jasoko dute eta, ondoren, ZINEBI Jaialdiaren Industria atalean egingo dituzte pitchingak.