Euspot Lehiaketak 2022ko edizioko irabazleak argitu ditu
Kooperatibismoa gara! lanak irabazi du 2022ko Euspot Lehiaketa, eta Elkartu, berdindu, konfidatu eta babestu spota izan da ikus-entzuleen boto gehien jaso dituena. Guztira, Euskal Herri osoko 95 sorkuntza aurkeztu dira aurtengo ediziora, iaz baino 8 gehiago.