Estreinaldiak: Abuztuak 5

Gui lai (Regreso a casa) Txinatik datorkigu 2014ko Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuten eta iaz Donostia Zinemaldiko Perlak sailean ikusgai izan genuen drama ederra. Zhang Yimouk 70eko hamarkadako iraultza kultural txinatarrean girotu du filma; hiru urtez preso politiko izandako Lu Yanshi etxera itzuliko da orduan, eta haren zain dagoen emazteak amnesia duela jakingo du. Hala, senarraren esperoan emango ditu egunak, alboan duela jakin gabe. Egoera zail horren aurrean,