Estreinaldiak: Apirilak 23
Urtzen Konfinamendu-garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu zuen: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. Bada, bertatik eratorritako Urtzen zinema-entsegu berezi bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, izatearen inguruan hausnartuko duen collage bitxi bat. Greenpeace erakunderen Lurra saria jaso zuen filmak 68. Donostia Zinemaldiaren markoan. “Ura bezalako elementu batekiko harremana berreskuratzearen garrantzia eta gure ekosistemarekiko errespetua azpimarratzeagatik” egindako ahalmena saritu zuten