Azaroaren 27tik 30era egingo dute Cine CCDonostia jaialdiaren Sail Ofiziala

Datorren ostiralean, azaroak 24, aurkeztuko dituzte hilaren 27tik 30era Cine CCDonostia zinema jaialdiko sail ofizialean ikusgai izango diren filmak. Emanaldiak Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dituzte, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Azaroaren 29ko eta 30eko  saioak, gainera, streaming bidez eskainiko dituzte.

By |2017-11-27T16:33:20+02:0020 azaroa, 2017|

Iker Fernandez (LUPA): “Halako espazioak behar direla sentitzen jarraitzen dugu”

LUPA orain hamar urte sortutako dokumentalen mostra da. Donostiako Guardetxeko Banda Bat eta Errenteriako Mikelazulo elkartea batu ziren orduan herritarrentzat ezezagun samarra zen dokumentalen generoan sakontzeko, eta ikusleen eta sortzaileen arteko topagune bilakatuko zen mostra osatzeko. Antolaketa taldeko kideetako bat da Iker Fernandez (Donostia, 1979); berarekin elkartu gara Errenteriako lokalean, jaialdiaren ibilbideaz eta aurtengo berrikuntzez hitz egiteko.

By |2019-05-20T15:57:09+02:0010 maiatza, 2017|

Ostegunetik igandera, 8. Lupa Dokumentalen mostra Donostia eta Errenterian

https://vimeo.com/74555863 Donostiako Banda Bat elkarteak eta Errenteriako Mikelazulok antolatzen duten Lupa dokumentalen mostrak 8. edizioa izango du aurtengoa. Ostegunean, apirilak 2, abiatuko dute, eta igandera bitarte 20tik gora lan eskainiko dituzte Urgulleko Guardetxean eta Mikelazulon.

By |2015-04-01T16:23:32+02:0030 martxoa, 2015|

Bideo-sormen esperimentalaren jaialdia egingo dute gaur eta bihar Donostian

Nokodek bideo-sormen mostraren bosgarren edizioa gaur eta bihar egingo dute Donostiako Guardetxean, Banda Bat elkartearen ekimenez. Zuzeneko musika, performanceak, sormen tailerrak, instalazioak… egingo dituzte, eta nazioarteko bideo aukeraketa bat izango da ikusgai kalean QR pegatinen bidez.

By |2014-10-29T10:43:44+02:0024 urria, 2014|

Telmo Esnalen ‘Hamaiketakoa’ izango da plater nagusia hilabete honetako Motz ekimenean

http://vimeo.com/52278912 Bihar, ostirala, egingo dute, Donostiako (Gipuzkoa) Urgull mendiko Guardetxean, Motz erakustaldiko martxoko emanaldia. 20:00tan emango zaio hasiera emanaldiari, eta sarrera librea izango da ikus aretoa bete arte. Lau film laburren pantailaratzea prestatu du Banda Bat elkarteak hilabete honetarako, eta ondoren kontzertuak. Ülmen eta Prime Lane taldeen emanaldiek itxiko dute saioa.

By |2019-05-16T12:54:27+02:0014 martxoa, 2013|
Go to Top