Amaitzear dago Aitor Merinoren ‘Asier eta biok’ dokumentalaren produkzioa

http://vimeo.com/53720481 Hasi dira Asier eta biok filmaren lehen paseak egiten. Guadalajarako (Mexiko) Zinema Jaialdi Internazionalean izan dira, eta bertan izan duten aitorpena eta gero, badirudi gertu dagoela lanaren aurkezpen ofiziala. Aitor Merinok, bere arreba Amaia Merinorekin elkarlanean  zuzendutako dokumentala da Asier eta biok.  Aktore euskalduna da Aitor Merino, eskuartean duen lanarekin zuzendaritza lanetan lehen pausuak eman dituena.