‘Loreak’ Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian lehiatuko da
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak arrakastatsua putzuaren beste aldean aurkeztuko dute, Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldian. Sail Ofizialean lehiatuko da, beste hamabost lanekin. Ez dago Loreak geldituko duenik. Donostian, Toronton (Kanada), Londresen, Tokion, Palm Springsen (AEB) eta Siberian (Errusia) aurkeztu ostean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak Guadalajaran (Mexiko) aurkeztuko dute, gaur hasi eta hilaren 14ra bitarte luzatuko den zinemaldian. Iberoamerikako fikziozko film luzeak