Itsasoz bestaldean ere, ‘20.000 especies de abejas’ filma nagusi
Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 38. edizioko sail ofizialean lehiatu da Estibaliz Urresola Solagurenen lehen film luzea, eta bat ez, hiru aitortza lortu ditu ekoizpenak: opra prima onenaren saria, zuzendari onenarena, eta aktore onenarena, aktore-talde guztiarentzat.