‘Biharamunean ura’, performancea eta ikus-entzunezkoa Tabakaleran

Jatorrizko Soinu Banda zikloaren saio berri bat egingo dute datorren apirilaren 20an, Biharamunean ura izeneko emanaldia ardatz. Gu gabe ere (Itziar Ugarte eta Mikele Landa) liburuaren eszena gaineko hedatzea eta zinema hedatuaren formatuari dagokion Uraren oldea (Peru Galbete) kontzertu bisuala uztartuko ditu hitzorduak.