‘Futbola eta euskara’ filma emango dute Baionan eta Tuteran

Euskararen Egunaren harira, Futbola eta euskara (Antxon Ezeiza) film laburra proiektatuko dute Tuteran eta Baionan, hilaren 2an eta 3an. Enkontrua Gu ere bai! kirol ekimenak antolatu du, eta helburu argia dute: “Gure taldeetan, kiroldegi, frontoi edo zelaietan euskararen aldarrikapena lau haizetara zabaldu nahi dugu”.